Gizartea -

NAFARROA

45 urteko gizon bat hil da auto batek harrapatuta Legardan

Autoan zihoazen lau pertsonak, bi adingabeko eta 36 eta 27 urteko bikote bat, Nafarroako Ospitale Gunera eraman dituzte.

Argazkia: Foruzaingoa.
Argazkia: Foruzaingoa.
Argazkia: Foruzaingoa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da auto batek harrapatuta Legardan (Nafarroa), 21:47an, A-12 errepideko 16,5 kilometroan (Lizarrako noranzkoan), Foru Gobernuak adierazi duenez. Hildakoa 45 urteko errusiar bat da, eta Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute autopsia egiteko, Foruzaingoak azaldu duenez.

Autoan zihoazen lau pertsonak, Aiegiko 6 urteko haur bat, Iruñeako 13 urteko neska gazte bat, autoa gidatzen zuen 36 urteko Lizarrako bizilagun bat eta 27 urteko neska bat, arin zaurituta eraman dituzte Nafarroako Ospitalera.

Foruzaingoak zirkulazioa zuzendu du eta Atestatuetako brigadak istripuaren nondik norakoak ikertu ditu. Oinezkoa eta Peugeot 308 ibilgailuan zihoazen lau pertsonak Logroñorako noranzkoan zihoazen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Foru Polizia Harrapatzeak Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Trafiko-istripu hilgarriak