Gizartea -

Eguraldia

Izotzagatik eta lau metroko olatuengatik bi abisu hori ezarriko dituzte

Bestetik, Segurtasun Sailak nabigazio arriskuagatik ostiralean aktibatutako abisu laranja bertan behera utzi du.

Araban iganderako izotza aurreikusi da. EiTB
Araban iganderako izotza aurreikusi da.
Araban iganderako izotza aurreikusi da. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Sailak izotzagatik abisu horia ezarriko du iganderako, batez ere, Araban. Era berean, astelehenean lau metroko olatuengatik ere abisua luzatuko du. Igande honetan, bertan behera utzi dituzte nabigazioagatik ezarritako alerta laranja eta elurragatik zein etengabeko prezipitazioengatik ezarritako abisu horiak ere.

Iganderako Araban izotza aurreikusi da, eta goizaldetik 10:00ak arte lainoak ere espero dira.

Astelehenerako bi abisu hori aktibatu dira hiru eta lau metroko olatuengatik bi itsasgorekin bat eginez, 03:00tik 05:00era eta 15:00tik 18:00ra.

Gainera, nabigazio arriskuagatik abisu horia ezarriko da astelehenerako. Ipar-ekialde hondoko itsasoa 3 eta 3,5 metroko olatuak altxatuko ditu, horrek sagailoa eragingo du, arratsaldean itsaskirri bihurtuz.

Bestetik, Segurtasun Sailak bertan behera utzi du ostiralean nabigazioagatik lehenengo bi miletan ezarritako abisu laranja. Era berean, elurragatik zein etengabeko prezipitazioengatik aktibatutako bi abisu horiak bertan behera utzi dira, Berastegin (Gipuzkoan) 46,2 litro ur pilatu dituztenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak