Gizartea -

Koronabirusa

Basauriko erretiratuen zentroak itxiko dituzte, koronabirusaren bi kasu atzemanda

Kaleroko erretiratuen etxearekin lotuta daude bi kasuak; zentro horrek, baina, itxita jarraituko du.

Agentziak | Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko Udalak hamabost egunez izango ditu itxita udalerriko erretiratuen zentro guztiak, Kaleroko erretiratuen etxearekin lotutako bi koronabirus kasu atzeman ostean. Erabaki horren helburua da koronabirusa ez hedatzea.

Udal iturriek jakinarazi dutenez, Eusko Jaurlaritzaren Kaleroko zentroak itxita jarraituko du, Osasun Sailak hala erabakita, berriro ere irekitzeko abisua eman arte.

Hala, herriko erretiratuen zentro guztiak itxita izango dira ondorengo bi asteotan, eta ondorengo jarduera hauek bertan behera utziko dituzte: hainbat udal lokaletan egiten dituzten adinekoentzako tailerrak eta ikastaroak, eta Soloarteko dantzagarriak.

Udalak azaldu duenez, neurri horiek "erabiltzaileen segurtasunari" ematen diote lehentasuna, sortuko dituzten oztopoen aurrean.

Udalak, halaber, erretiratuen elkarteei eta adingabeak biltzen dituzten talde guztiei beraien jarduera behin-behinean eteteko eskatu die.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Basauriko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Koronabirusaren Eris aldaera gaur