Itxi

2020/03/10

23:41

Gizartea

Gaixotasuna

Jaurlaritza ekonomia suspertzeko neurriak prestatzen ari da koronabirusa dela eta

agentziak | erredakzioa

Patronalekin eta sindikatuekin egindako bileran, enpresetako prebentzio protokoloei eta neurriei buruz ere hitz egin dute. Sindikatuek neurri zehatzen falta kritikatu dute.

1:29
Bilera Jaurlaritzan / EiTB
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak iragarri du litekeena dela aurten EAEren hazkunde aurreikuspenak behera egitea (% 1,9ko hazkundea aurreikusi zuten) koronabirusaren eraginagatik. Hori dela eta, ekonomia suspertzeko neurriak aztertzen ari da, inbertsioak handitzea eta enpresei aparteko finantziazio aukerak eskaintzea, besteak beste.

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak prentsaurrekoa eman du Eusko Jaurlaritza enpresa eta sindikatuetako ordezkariekin bildu ostean, eta bertan iragarri du neurriak ekonomikoak hartuko dituztela.

Euskal enpresetan, Arabakoetan bereziki, birusa ez zabaltzeko ezar daitezkeen prebentzio protokoloak edo neurriak ere aztertu dituzte batzarrean.

Hala eta guztiz ere, bileran ez dute inolako neurri zehatzik proposatu horren harira, eta astelehenerako jarri duten hitzorduan adostuko omen dituzte eragile ekonomiko eta sozialekin, Espainiako Lan Ministerioaren aholkuak ezagutu ostean.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuaren esanetan, oraindik ez dago aparteko neurriak hartzeko beharrik, baina "agian bihar" egoerak okerrera egin dezakeela aitortu du. Horregatik, "aurrea hartzea" inportantea dela gaineratu du.

Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari zailtasunak dituzten enpresentzat finantzazio bideak aurreikusteagatik, krisiaren eragina txikiagoa izan dadin, "inork nahi ez dituen muturreko egoerak" saihesteko, enpresak itxi behar izatea, esaterako.

ELA eta LAB sindikatuek, berriz, Eusko Jaurlaritza "eskuak patrikan" joan dela salatu dute, "ez duelako lantokietara bideratutako ekimen edo neurririk aurkeztu". "Eragile sozialekin argazkia ateratzea zen Eusko Jaurlaritzaren helburu bakarra", horien iritzian.

Bi sindikatuek izenpetutako ohar batean azaldu dutenez, "badirudi denok ikusten genuela arazoa etortzen, Eusko Jaurlaritzak izan ezik. Urkulluren Jaurlaritza, beste behin, aurreikuspenik gabe, gaizki eta berandu ari da jokatzen".

"Osalan eta Osasun Saila desagertuta daude lantokien kasuan, eta Jaurlaritzak enpresen esku utzi du prebentzioari dagokion guztia, inolako norabiderik markatu gabe", kritikatu dute.

Bestalde, enplegu alorrean izan daitezkeen egoerei aurre egin beharra ere aztertu behar dela adierazi dute, izan ere, "Jaurlaritzak ez du inolako ekimenik aurkeztu, eta patronalak enplegu erregulazioko espedienteak egongo direla aurreratu du".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;