Gizartea -

Gasteiz

EHUko ikerketa batek delitu-eraso gehieneko guneak identifikatuko ditu

Helburua delitu gehien ematen diren lekuak ezagutzea eta, beharrezkoa denetan, segurtasuna indartzea da. Kasu gehienetan, delituak ez gauzatzea lortu nahi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHUko Gasteizko Unibertsitate Eskolako Geometria Ingeniaritzak egindako lan bati esker, irailetik aurrera delitua ekiditeko tresna berri bat izango du Gasteizek, nahi izanez gero. Hiriko Udaltzaingoaren laguntza izan du.

Ikerketa irailean amaitzea aurreikusi dute. Eileen Matz (1985, Karsluhe) Hochschule Karlsruhe-n (Alemania), Geomatikako Masterrean egiten ari den tesi-proiektuaren zati bat da. Miguel Calvo Melero EHUko Ingeniaritza Eskolaren irakaslearen eta Heinz Saler Karlsruheko irakaslearen zuzendaritzapean egon da.

Ikerketaren azken helburua delitu gehien ematen diren lekuak ezagutzea, eta beharrezkoa den guneetan, segurtasun-neurriak indartzea da. Kasu gehienetan, delituak ez gauzatzea lortu nahi dute. Delituen atlas honek Poliziari delitu mota bakoitzeko (erasoak, lapurretak...) hiriko gune gatazkatsuenak zehaztasunez ezagutzeko aukera eman diezaioke.

EHUko Ingeniaritza eskolak eta Hochshule Karlsruhek elkarlanean burututako proiektuaren emaitzak Udaltzaingoak berak egunerokotasunera nola egokitu erabakitzea nahi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea