Gizartea -

Indarkeria matxista

Polizia-etxera eraman dute Abanton bi emakume hiltzea egotzita atxilotutako gizona

Ama-alabak hilda aurkitu zituzten atzo, Abantoko etxebizitza batean, hainbat labankadekin. Haien senarra eta aita atxilotu zuen Ertzaintzak arratsaldean, hilketen egilea zelakoan.

Bi ertzain hilketa gertatu zen etxearen inguruan, Abanton. Argazkia: EFE
Bi ertzain hilketa gertatu zen etxearen inguruan, Abanton.
Gizon batek emaztea eta alaba hil ditu Abanton

1:10

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emaztea eta alaba hiltzea leporatuta atzo arratsaldean Portugaleten atxilotutako gizona Muskizko komisaldegira eraman dute, eta bertan hartuko diote deklarazioa.

Abantoko etxebizitza batean aurkitu zituzten hilda 54 eta 24 urteko bi emakumeak, labankadekin, atzo eguerdian. Ertzaintzak berehala zabaldu zuen ikerketa, eta 60 urteko gizonezko baten bila hasi zen, hildakoen senarra eta aita.

16:30 aldera aurkitu zuten Portugaleteko trasteleku batean, konortea erdi galduta zuela. Segurtasun Sailaren arabera, bere buruaz beste egiten saiatu zen gizona. Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, atxilotuta, eta han igaro du gaua.

Seguruenik, bihar eramango dute epailearen aurrera.

Hilketaren gaitzespena

Abantoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak "erabateko gaitzespena" agertu zuen hilketaren aurrean, eta elkarretaratzea egin zuen, atzo, udaletxearen parean.

Herriko talde feministek ere gogor salatu zituzten hilketak, eta elkarretaratzea egin zuten "Erasorik ez erantzunik gabe. Aski da" lelopean; 300 pertsonatik gora elkartu ziren.

Emakundek, beste behin, indarkeria matxistaren aurka jarrera aktiboa izateko eskatu zion gizarteari.

Eudel EAEko udalerrien elkarteak ere mobilizazioak babestu zituen, eta gogorarazi zuen "emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunean" dagoela emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren oinarria.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Portugalete albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abanto Zierbena Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza Matxismoa gaur Erailketak albisteak