Gizartea -
Ezbeharra
Guardia Zibil batek bere bikotekide ohia hil du Madrilen
Ezbeharra arratsaldeko lehen orduetan gertatu da, Madrilgo Republica Dominicana plazako Holiday Gym kateko gimnasio batean. Guardia Zibilak aldageletan hil du bere bikotekide ohia.
Erredakzioa
Guardia Zibil batek bere bikotekide ohia tiroz hil du gaur Madrilgo gimnasio batean, ikerketaren iturriek azaldu dutenez.
Antza, hiltzaileak eta hildakoak harreman sentimentala izan zuten.
Madrilgo Guardia Zibila 45 urteko Angel Luis J.T. da, eta hildakoa, berriz, Marcos H.H. (28 urte).
Ezbeharra arratsaldeko lehen orduetan gertatu da, Madrilgo Republica Dominicana plazako Holiday Gym kateko gimnasio batean. Guardia Zibilak aldageletan hil du bere bikotekide ohia.
Poliziak dei bat jaso du arratsaldeko 16:40etan, gimnasio horretan tiroketa bat izan zela ohartaraziz. Hildakoak hainbat tiro jaso ditu, eta anbulantziak heldu direnerako hilda egon da. Erasotzaileak zauri larria du buruan eta Gregorio Marañon ospitalera eraman behar izan dute.