Gizartea -
Pandemia
Kataluniak 70.000 pertsona isolatu ditu Conca d'Odenan
Igualada, Vilanova del Cami, Santa Margarida de Montbui eta Odena herriei eragiten die neurriak, agerraldi bat atzeman ostean hartu dutenak.
agentziak | erredakzioa
Generalitateak Conca d'Odenako (Bartzelona) herritar guztiak isolatzea erabaki du batzar berezi batean. Igualadako, Vilanova del Camiko, Santa Margarida de Montbuiko eta Odenako 70.000 herritar ingururi eragiten die neurriak, eta lehenengoan atzemandako agerraldi baten ondoren hartu dute erabakia.
Eduard Sallent Esquadra Mossoen komisarioburuak azaldu duenez, atzo itxi zituzten herriak, 21:00etan.
Printzipioz 15 eguneko epea du isolamenduak, baina batzorde teknikoak esan arte luzatu daiteke. Denbora tarte horretan Mossoek perimetroa zainduko dute 29 puntutan, eta barruko janari eta osasun zerbitzuaren horniduraz arduratuko dira.
"Isolamenduak zentzua izango du jendea ez bada kalera ateratzen, beste pertsonekin harremanik ez badu eta mugitzen ez bada", adierazi du Sallentek. Gainera, ohartarazi du perimetrotik ateratzea desobedientzia izango litzatekeela, eta isuna ekarriko lukeela araua hausten duenarentzat.
Katalunain 261 dira koronabirusarekin kutsatutakoak, eta Alba Verges Osasun kontseilariak azaldu duenez, asteazkenean 20 ziren soilik inguru horretan, baina ostegunean 58 igo zen kopurua, eta horietako 36 osasun alorreko langileak dira.