Gizartea -
Koronabirusa
Uriarte: "Ezin da asmatu 15 egunetan ikasleak klasera itzuliko diren edo ez"
Hezkuntza sailburuaren hitzetan, "ez da oporraldia, irakasleek materialak lantzen eta ikasleekin lanean jarraitu behar baitute".
Radio Euskadi | Erredakzioa
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' albistegian esan duenez, 15 egunerako dago aurreikusita ikastetxeen itxiera, baina "Osasun Sailaren jarraibideak jarraituz" joango dira. Gaineratu duenez, "ezin da asmatu 15 egunetan klasera itzuliko diren ala ez".
Gainera, adierazi duenez, "hau ez da oporraldia" eta "irakaskuntza birtuala egiteko aukera dela" uste du.
Irakasleei dagokienez, ikastetxe eta unibertsitateak ixteak "ikasle multzorik ez egotearen zentzua" duela azaldu du, "eta ez daitezen espazio itxietan elkartu".
Sailburuak argitu duenez, "horrek ez du esan nahi hezkuntzak jarraitu behar ez duenik. Irakasle guztiek, bakoitza osasun baldintza egokietan dagoen neurrian, materialak lantzen jarraitu behar dute, ikasleekin lan eginez eta ohiturak eta ordutegiak mantentzen saiatuz ".
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.