Gizartea -

39º-ko tenperaturak

Bero sargoria Andaluzian eta Extremaduran; euriteak Balearretan

Balear Uharteetan, 20 litro metro karratu bakoitzeko botatzea espero da eta oro har arriskurik ekarriko ez badu ere, jarduera batzuk mugatzea eskatu dute agintariek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andaluziako eta Extremadurako autonomia erkidegoetan alerta horia ezarri dute asteazken honetarako, termometroa 39º-tara irits daitekeelako. Balear Uharteetan, berriz, alerta ezarri dute euriagatik, Aemet Estatuko Metereologia Agentziak iragarri duenez.

Cadiz, Kordoba eta Sevillako probintzietan, termometroa 39º-tara iritsi daiteke. Jaenen eta Guadalquivirreko bailaran, bereziki, eragingo du beroak eta Huelvan berriz, Andevalo eta Condado inguruan eragingo du. Badajozen (Extremadura) tenperaturak 39º-tara helduko dira Guadianaren ibarrean.

Balear Uharteetan, Mallorcan eta Menorcan, alerta iragarri dute euri arriskuagatik. Metro karratu bakoitzeko 20 litroko prezipitazioa iragarri dute. Aemetek ohartarazi duenez, alerta horiak, oro har herritarrentzat arriskurik ez badu ere, jarduera batzuk egiteak muga izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea