Gizartea -

Gertakaria

Hil egin da Madrilen bikotekide ohia hil zuen guardia zibila

Dirudienez, 28 urteko mutil-lagun ohia tiroz hil ostean, 45 urteko agenteak bere buruari egin zion tiro, gimnasio bateko aldagelan.

Guardia Zibil batek bere bikotekide ohia hil du Madrilen

00:44

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo gimnasio batean bikotekide ohia hil omen zuen Guardia Zibileko sarjentua hil egin da Gregorio Marañon Ospitalean, bertako iturriek jakitera eman dutenaren arabera. Bertara eraman zuten atzo, mutil-lagun ohia tiroz hil eta bere buruari tiro egin ostean.

Dirudienez, 45 urteko guardia zibila gimnasiora joan zen eta, bertan lan egiten zuen 28 urteko bikotekide ohia tiroz hil ostean, bere buruari egin zion tiro, bertan zeuden lekuko batzuek adierazi dutenez.

Gertakaria mutilen aldagelan gertatu zen, 17:00ak jo baino lehen. Bertaratu ziren osasun zerbitzuek biktima hilda aurkitu zuten, hainbat bala zauri zituela, eta erasotzailea, buruan tiro bat zuela baina bizirik.

Zauritutako guardia zibilaren egoera egonkortu ondoren, Gregorio Marañon Ospitalera eraman zuten, eta bertan hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea