Publizitatea
Itxi

2020/03/17

12:01

Gizartea

Koronabirusa

MOEren aholkuak maskara noiz eta nola erabili behar den jakiteko

eitb.eus

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) nabarmendu duenez, eskuak hidrogelarekin edo ur eta xaboiarekin maiz garbitzen direnean soilik dira eraginkorrak maskarak.

  • Maskara noiz eta nola erabili behar den jakiteko aholkuak.

    Maskara noiz eta nola erabili behar den jakiteko aholkuak. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

COVID-19 gaitzaren aurrean, maskara ondo erabiltzeko gomendioak eman ditu Munduko Osasun Erakundeak (MOE).

Lehenik eta behin, oso garrantzitsua da maskara noiz jarri behar den jakitea. MOEren arabera, pertsona bat osasuntsu badago, gaitza izan dezakeen beste pertsona bat artatzen duenean soilik erabili behar du. Halaber, eztula edo mukiak izanez gero, maskara erabiltzea gomendagarria da.

Hala, MOEk nabarmendu duenez, eskuak hidrogelarekin edo ur eta xaboiarekin maiz garbitzen direnean soilik dira eraginkorrak maskarak.

Horrenbestez, maskara bat jarri behar izanez gero, funtsezkoa da behar bezala erabiltzen jakitea, eta amaitutakoan horrekin zer egin behar den jakitea.

MOEren arabera, ondorengoak dira maskara jarri, erabili, kendu eta botatzeko urrats egokiak:

1.- Maskara jarri aurretik, garbitu eskuak alkoholdun desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.

2.- Ondo estali ahoa eta sudurra maskararekin, eta ziurtatu ez dagoela tarterik aurpegiaren eta maskararen artean.

3.- Ez ukitu maskara erabiltzen duzun bitartean; nahi gabe ukitzen baduzu, garbitu eskuak alkoholdun desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.

4.- Maskaraz aldatu heze egon bezain laster eta ez berrerabili erabilera bakarreko maskarak.

5.- Maskara kentzeko: Atzealdetik hartu (ez ukitu maskararen aurreko aldea) eta zakarrontzira bota berehala. Ondo garbitu eskuak hidrogelarekin edo ur eta xaboiarekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena