Gizartea -
Iragarpena
Ostiralean udako eguraldiaz gozatu ahal izango dugu Euskadin
Zerua hodei gutxirekin egongo da eta ekialdeko haize ahula ibiliko da. Tenperatura igo egingo da, epelenak 27 ºC-ren bueltan geratuko dira barnealdean eta 25 ºC-tik hurbil, kostaldean.
Erredakzioa
Ostirala polita dator eta udako eguraldiaz gozatuko dugu. Zerua hodei gutxirekin egongo da eta ekialdeko haize ahula ibiliko da. Tenperatura igo egingo da, epelenak 27 ºC-ren bueltan geratuko dira barnealdean eta 25 ºC-tik hurbil, kostaldean.
Larunbatean zerua lainotuagoa egongo da. Barnealdean hodei gehiago pilatuko dira eta zaparrada batzuk bota ditzake. Gauean, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Iparraldeko haize ahula ibiliko da eta eguneko tenperatura ostiralekoa baino gradu bat edo bi baxuagoa izango da.
Ikus itzazu erabiltzaileek bidalitako argazkiak Eguraldiblogen.