Gizartea -

Donostian egongo da

Zahartzearen Ikerketa Zentrua abian jartzeko akordioa sinatu dute

"Lehen mailako ikertzaileak" ekarriko dituzte Donostiara, nagusiei arreta "hobetzeko" erreformak martxan jartzeko helburuarekin.

Zahartzaroari buruzko ikerketa zentroa, abian

01:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zahartzearen Ikerketa Zentrua sortzeko hitzarmena sinatu dute gaur goizean Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak. "Lehen mailako ikertzaileak" ekarriko dituzte Donostiara, nagusiei arreta "hobetzeko" erreformak martxan jartzeko helburuarekin.

Sinadura ekitaldian Patxi Lopez lehendakaria eta Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministroa izan dira. Azaldu dutenez, zentru berriak Donostian izango du bere egoitza, eta zahartzen ari den gizartea ikertzeaz arduratuko da, batez ere ikuspuntu medikutik.

Nazioarte mailan erreferente izateko helburuarekin sortuko dute Zahartzarearen Ikerketa Zentrua. Dagoeneko Estatu Batuetako antzeko zentro garrantzitsuekin harremanetan jarri dira. Garmendiaren hitzetan, Europako "erreferente" izango da Donostiako zentroa.

Sei hilabeteko epean jakinaraziko dituzte zentroaren inguruko zehaztasun gehiago. Lehen urratsa Adituen Batzorde bat osatzea izango dela aurreratu du Garmendiak.

Batzorde horrek zehaztuko ditu zentroak izango dituen behar tekniko eta zientifikoak, eta pisu handia izango du Donostian zentroak izango duen kokapen zehatzean. Horretarako, Donostiako Udalarekin ere harremanetan izango dira.

Osasunaren inguruko alor ugari, teknologia eta berrikuntza uztartuz, ahalik eta zahartzaro osasuntsuena izan dezagun lagungarria izango da zentroa, lehendakariaren hitzetan. Oraingoz 500.000 euroko aurrekontua du zentroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea