Gizartea -

Koronabirusa

Euskal herritarrek txalo zaparrada hunkigarria eskaini diote hildako erizainari

Eguneroko 20:00etako txaloak Basurtuko Ospitalean hildako 52 urteko erizainaren aldeko omenaldia izan da ostegun honetan.

Seigarren egunez atera dira euskal herritarrak balkoietara. EiTB
Seigarren egunez atera dira euskal herritarrak balkoietara. EiTB
Txaloak leiho eta balkoietan, Basurtun hil den erizainaren omenez

0:42

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal herritarrak seigarren egunez atera dira balkoietara eta leihoetara osasun langileen lana txalotzeko. Gaurkoan, gainera, omenaldi beroa egin nahi izan diote Basurtuko Ospitalean hildako 52 urteko erizainari, Euskal Herrian hildako lehen osasun langilea.

Hildako erizainak Galdakaoko Ospitalean egiten zuen lan, baina Basurtuko Ospitalean hil da. Antza denez, lanean kutsatu zen.

Txalo zaparradak duela sei egun hasi ziren, konfinamenduarekin batera. Horrela, 20:00ak jota, herritarrek medikuen, erizainen eta oro har osasun sektoreko langile guztien lana eskertu nahi dute.

Txaloak leiho eta balkoietan, Basurtun hil den erizainaren omenez
Txaloak leiho eta balkoietan, Basurtun hil den erizainaren omenez
Txaloak leiho eta balkoietan, Basurtun hil den erizainaren omenez

0:42

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Llanos del Hospital Osasun albisteak Medikuak Urduliz Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa