Gizartea -

Gertakizuna

Eivissan hildako gazte gipuzkoarra futbolari ezaguna zen

Mikel Marroquin (25 urte) Realean, Real Unionen eta beste hainbat taldetan aritu zen. Uretara salto egin eta buruan kolpe handia hartuta hil zen.

Eivissan ito den gipuzkoar gazte baten gorpua aurkitu dute

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Santa Eulària herrian (Eivissa) hil zen 25 urteko mutil donostiarra Mikel Marroquin da, Gipuzkoako futbolari bat. Besteak beste, Realean eta Real Unionen aritu zen.

Haren gorpua uretan topatu zuten, bela eskola batetik eta ostatua hartuta zuen lekutik gertu.

Santa Eulariako Udaltzaingoak azaldu duenez, gazteak uretara saltu egin zuen, sakontasun txikiko leku batean, eta buruan kolpe handia hartu zuen.

Mikel Marroquin duela egun batzuk joan zen Eivissara, oporretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea