Gizartea -
Zauriturik ez
Bi atxilotu ibilgailu batekin El Prateko aireportuaren terminalean sartu ondoren
Mossoak ekintzaren zergatiak ikertzen ari dira. Aireportuan normaltasuna da nagusi.
Agentziak | Erredakzioa
Esquadra Mossoek bi pertsona atxilotu dituzte, 05:00ak aldera ibilgailu batekin Bartzelonako El Prat aireportuaren 1 terminalean sartu ondoren.
Mossoek Twitter sare sozialean jakitera eman dutenez, Tedax zerbitzuko artezilariek auto barruan lehergailurik ez zela egiaztatu dute.
Autoak 1 terminaleko gune intermodalera sartzea lortu du, baina ez du inor zauritu.
Mossoak ekintzaren zergatiak ikertzen ari dira. Aireportuan normaltasuna da nagusi.
Esquadra Mossoek Twitter sare sozialean azaldu dutenez, aireportua normaltasunarekin funtzionatzen ari da, baina 0 solairuan metroko sarrera itxi dute.
Aldarrikapen islamista
Eduard Sallent Mossoen buruzagiak iragarri duenez, atxilotuetako batek aldarrikapen islamista egin du terminalera sartu direnean, baina hipotesirik ez dute baztertzen.
Albaniako bi gizon dira atxilotuak. Oraingoz aurrekari islamisten berririk ez du Kataluniako Poliziak, Sallentek prentsaurreko telematikoan erantsi duenez. Miquel Buch Barne kontseilariak Sallent lagundu du agerraldian.