Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek emaztea hil du Castellon, seme-alaba adingabeen aurrean

Bikotekidea hil ondoren, gizona Guardia Zibilaren komisaldegira joan da krimena aitortzera.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibila indarkeria matxista kasu bat ikertzen ari da Almassoran (Castello), gizon batek 35 urteko emaztea hil ostean. Hilketa seme-alaba adingabeen aurrean egin duela jakinarazi dute ikerketako iturrietatik.

Udaletik azaldu dutenez, familia bizi den etxean gertatu da hilketa, eta hiltzailea Guardia Zibilaren egoitzara joan da krimena egin ostean, egindakoa aitortzera.

Ikerketako iturrietatik adierazi dute bikoteak ez duela aurrekaririk indarkeria matxistaren jarraipena egiten duen sisteman.

Dagoeneko 17 dira 2020an indarkeria matxistak hil dituen emakumeak Espainiako Estatuan.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa