Gizartea -

Koronabirusa

Koronabirusaren krisiak Bigarren Dibidendu Digitalean ere du eragina

Espainiako Gobernuak etxe guztietan bermatu nahi du Lurreko Telebista Digitala, antena egokituta ez duten etxeetan ere. Prozesuak aurrera jarraituko du, baina ekipo zaharrak ez aldatzeko eskatuta.

Koronabirusak Bigarren Dibidendu Digitalean ere du eragina. Argazkia: EiTB.
Koronabirusak Bigarren Dibidendu Digitalean ere du eragina
Koronabirusak Bigarren Dibidendu Digitalean ere du eragina. Argazkia: EiTB.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurreko Telebista Digitaleko (LTD) kanal guztiak Estatuko etxe guztietan ikusgai egon daitezela bermatzeko lanean ari da Espainiako Gobernua; hau da, koronabirusaren krisiak eragindako alarma-egoera dekretatu baino lehen antena egokituta ez duten etxeetan ere nahi du hori bermatu. Horrela, prozesuak aurrera jarraituko du, baina telekomunikazio-instalatzaileei eskatu zaie ekipo zaharrak ez aldatzeko, une honetan balizko sintonizazio-akats batek ez kaltetzeko inor. Horrez gain, zerbitzuan arazorik saiheste aldera, aldibereko transmisioa ('Simulcast') eskaintzen jarraituko dute, alarma-egoera indarrean dagoen bitartean.

Hala, antenen egokitzapenaren prozesuari eutsiko diote, Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzak FORTAri esan dionez, instalatzaileen jarduera ez eteteko, ahal dela; hori bai, instalatzaileei eskatu diete ekipo zaharrak uzteko, etxe guztietan izateko LTDko kanal guztiak, balizko sintonizazio-akatsak saihestuta.

Testuinguru honetan, normaltasuna berreskuratuta eta isolamendu-agindua bertan behera utzita, antenak berriro egokitzeko bigarren faseari ekingo diote, hori behar duten etxeetarako.

Espainiako Gobernuak, halaber, Bigarren Dibidendu Digitalerako egokitzapenaren prozesuaren egutegia atzeratzea ere aztertu du; azken erabakia, baina, alarma amaituta eta egoera normaltasunera bueltatuta hartuko dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Espainia Gaixotasunak albisteak Gizartea Euskal Herriko telebista Eguneko albisteak Albisteak COVID kasuak Lurreko Telebista Digitala