Gizartea -

KORONABIRUSA

Arabako Eguneko Zentroak prestatzen ari dira gaixotzen diren helduak hartzeko

Soilik Arabako Foru Aldundiaren erresidentzietako pertsona helduak hartuko dituzte. Bai koronabirusagatik positibo ematen dutenak baita arnas aparatuko sintoma larriak dituztenak ere.

Gasteizen, Laudion eta Agurainen dauden zentroak prestatzen ari dira.
Gasteizen, Laudion eta Agurainen dauden zentroak prestatzen ari dira.
Gasteizen, Laudion eta Agurainen dauden zentroak prestatzen ari dira.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabiltzen ez diren honetan, Arabako Eguneko Zentroak prestatzen hasi da Arabako Foru Aldundia, bere erresidentzietan koronabirusez gaixotu ahal diren helduak hartzeko. Arnas aparatuko sintoma larriak dituztenak ere hartuko dituzte. Zehazki, Gasteizen, Laudion eta Agurainen ari dira zentroak prestatzen.

Foru Aldundiak jakitera eman duenez, osasun neurri zorrotzak hartzen ari dira euren zentroetan kutsatzerik egon ez dadin, batez ere adinekoen erresidentziatan, horiek baitira alerta egoera honetako talderik ahulena.

Dena dela, osasun agintariek hurrengo asteetan kutsatuen kopuruak gora egingo duela iragarri dute, eta hori kontuan izanda, Arabako Diputazioa eguneko zentroak egoera horretarako prestatzen hasi da. Orain itxita daude, eta beraz, bakartuta egon behar izango duten zahar etxe publikoetako pertsonak hala izateko erabili daitezke.

Behar bezala prestatuz gero, normalean erresidentzietan bizi direnak bertan ongizate eta segurtasun berme guztiekin artatu ahal izango dituztela uste dute agintariek, aldi batean.

COVID-19aren zabalkundeak marra guztiak pasatuko balitu ere prest egon nahi luke neurri honekin Arabako Foru Aldundiak eta behar bezalako erantzuna eman zentro foraletan sor daitezkeen larrialdi egoerei.

Foru Aldundiko erresidentzietan agertutako kasuak

Ostiral honetan, sare publikoko bost pertsona zeuden ospitaleratuta koronabirusagatik, lau urritasun intelektuala duten pertsonentzako bi zentrotan bizi direnak (Easo eta Martin Saracibar). Bosgarrena, Samaniegoko IFBS erresidentziako egoiliar bat da.

Aparte, Foru Aldundiaren erresidentzia sareko beste 7 pertsonak ere positibo eman dute COVID-19 gaitzean eta zentro horietan bertan artatzen ari dira: Zadorrako adinekoen zentroan hiru, Ajuriakoan bi eta Ariznabarrakoan beste bi.

Sare publikotik kanpo, Sanitasek kudeatzen duen San Martin erresidentzia, gaixotasunaren foku garrantzitsu bihurtu da. 90 egoiliarretatik 45ek positibo eman dute eta 8 hil dira. Senideak oso haserre daude.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizarte zerbitzuak Gaixotasunak Laudio Gizartea Eguneko albisteak Agurain Albisteak Osasun albisteak Erizaintza Koronabirusa Adinekoak Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak