Gizartea -

Datu berriak

Zazpi kasu berri Arabako egoitzetan, eta Gipuzkoan 26 kasu daude jada

Igande honetan 10 kasu berri antzeman dituzte Gipuzkoan. Araban, berriz, zazpi kasu berriak egoitza berean eman dira, Samaniegokoan, hain zuzen.

Osasun langile batzuk, gaixo bat anbulantzian sartu ostean, Argazkia: Efe.
Osasun langile batzuk, gaixo bat anbulantzian sartu ostean
Osasun langile batzuk, gaixo bat anbulantzian sartu ostean, Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako adinekoen eta menpeko pertsonen egoitzetan atzemandako COVID-19 kasuak 26 dira dagoeneko, igande honetan beste hamar lagunek positibo eman ostean. 

Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak ohar baten bidez gogoratu duenez, horietatik hiru oraindik ospitaleratuta daude, larri. 

Aldundiko azpiegituretan kutsatutakoen artean 19 gaixotu dira adinekoen egoitzetan: hamar Iurramendin (Tolosa), bost Caser Residencial Anakan (Irun), hiru Caser Resindencial Betharramen (Hondarribia), eta bat Egogainen (Eibar). 

Gainerako zazpi kasuak, berriz, pertsona desgaituentzako zentroetan jazo dira: sei Uliazpin (Hondarribia) eta bat Berrizen (Donostia).¿

Zazpi kasu berri Araban

Bestalde, beste zazpi kasu berri atzeman dituzte Samaniegoko adinekoen egoitzan, Araban. Foru Aldundiko Ongizate Sozialeko zentroetako sarean dago egoitza hori. 

Duela egun batzuk, egoitza berean beste kasu bat atzeman zuten eta persona horrek, egun, ospitaleratuta jarraitzen du. 

Arabako Foru Aldundiak igandean aditzera eman duenez, lurraldeko egoitza guztietan osasun emergentzia deitu aurretik hartutako isolamendu, prebentzio eta segurtasun neurriak indartzen ari dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia