Gizartea -

Koronabuloak

Koronabirusa ez da etxean sartzen zapatetako zolan

Osasun Ministerioak irizpidea aldatu ostean, eduki honen informazio eguneratua atari honetako beste albiste honetan aurki daiteke: 'Koronabirusa: zer egin behar dut nire oinetakoekin etxera iristean?'

Fernando Simon, Osasun Larrialdi eta Alerta Zentroko zuzendaria. Argazkia: EFE
Fernando Simon. Argazkia: EFE
Fernando Simon, Osasun Larrialdi eta Alerta Zentroko zuzendaria. Argazkia: EFE

EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Albiste hau 2020ko martxoaren 17an argitaratu zen. Hala ere, bertan agertzen diren datuak 2020ko maiatzaren 3an eguneratu ziren, beste albiste honetan aurki daitezkeen datu berriekin: Koronabirusa: zer egin behar dut nire oinetakoekin etxera iristean?

Mezu hau duela egun batzuk hedatu da WhatsApp bidez: "Italiatik mezu bat iritsi zait. Etxetik irteten zaretenean, berriz etxean sartu aurretik, zapatak kendu eta etxetik kanpo utzi. Kalera irteteko hobe da beti zapata berdinak erabiltzea. Hau guztia komentatzen dut, birusak errepidean 9 egunez bizirauten duelako. Txinan arrazoi honengatik desinfektatzen dituzte kaleak. Besarkada bat".

Bada, mezu honetan esaten dena gezurra da. WhatsAppez hedatu den mezu horrek dioena gezurra dela adierazi du Fernando Simon Osasun Larrialdi eta Alerta Zentroko zuzendariak. "Ez da beharrezkoa zapatak etxetik kanpo uztea", jakinarazi du Simonek, Moncloan eman duen prentsaurrekoan. WhatsApp bitartez zabaldutako mezuak esaten duena faltsua dela adierazi du Silvio Brusaferro Italiako Osasun Institutu Nagusiko presidenteak ere.

Bestalde, Fabrizio Pregliaco Milango Unibertsitateko birologoak, honakoa erantzun du: "Egia da birusak egun batzuk biziraun ditzakeela, baina baliogabeko karga biralarekin. Zikinkeriak, edota substratu organikoak, mikroorganismoaren biziraupena erraztu dezake, baina zapatetan gera daitekeen proportzioa hutsala da".

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Albiste faltsuak Koronabirusa