Itxi

2020/03/24

11:32

Gizartea

Koronabirusa

WhatsApp bidez koronabirusari buruzko galderak erantzuteko zerbitzua prestatu du MOEk

Agentziak | Erredakzioa

Doako zerbitzua da, eta herritarrek koronabirusaren inguruan dituzten zalantzak argitzeko prestatu dute. Eguneko 24 orduetan egongo da erabilgarri.

  • WhatsApp bidez koronabirusari buruzko galderak erantzuteko zerbitzua prestatu du MOEk

    WhatsApp bidez koronabirusari buruzko galderak erantzuteko zerbitzua. Irudia: WhatsApp

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Koronabirusak nazioartean eragin duen osasun krisiaren ondorioz, WhatsApp bidezko doako zerbitzua prestatu du Munduko Osasun Erakundeak (MOE), herritarren galderei iturri ofizial eta fidagarriak erabiliz erantzuteko. Zehazki, MOEren Osasun Alerta izena jarri diote zerbitzu horri.

Doako zerbitzua da, eta herritarrek koronabirusaren inguruan dituzten zalantzak argitzeko prestatu dute. Eguneko 24 orduetan egongo da erabilgarri, mundu osoan informazio fidagarria eta ofiziala arin emateko helburuarekin, WhatsAppek ohar baten bidez jakinarazi duenez.

MOEren Osasun Alerta zerbitzua, erabiltzeko, +41 79 893 1892 zenbakia gorde behar da telefono-mugikorreko kontaktuen agendan, eta gero, besterik gabe, WhatsApp bidezko mezu batean "kaixo" hitza idatzi eta bidali. Ondoren, galdera edo zalantza igorri daiteke. Zerbitzua etengabe eguneratzen da informazio berrienarekin.

Horrez gain, herritarrek WhatsAppek prestatu duen Koronabirusaren Informazio Zentroa bisita dezakete, eta hasierako orrian dagoen MOEren estekan klik egin MOEren Osasun Alertarekin elkarrizketa hasteko, WhatsApp instalatuta izanez gero.

MOEren Osasun Alertak koronabirusarekin lotutako hainbat gairi buruzko informazio ofiziala emango du: birusetik babesteko jarraibideak, joan-etorriak egin behar izanez gero kontuan izan beharreko aholkuak edo koronabirusari buruzko zurrumurruak gezurtatzeko moduak.

Hasiera batean ingelesez kaleratuko dute zerbitzua, baina Nazio Batuen Erakundeak erabiltzen dituen sei hizkuntzetan (ingelesa, arabiera, txinera, frantsesa, errusiera eta gaztelania) egongo da erabilgarri datozen asteetan.

Tedros Adhanom Ghebreyesus MOEko zuzendari nagusiak honako hau adierazi du: "Teknologia digitalak aurrekaririk gabeko aukera ematen digu osasun arloko informazioa nazioartean pandemia baino azkarrago zabal dadin, bizitzak salbatuz eta ahulak babesten lagunduz".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;