Gizartea -

Koronabirusa COVID-19

San Frantziskoko bizilagunek kalean jendetza biltzen dela salatu dute

Alarma egoera ezarri zenetik, San Frantzisko kalean "jendetza biltzen" dela nabarmendu du San Fran Auzokideak elkarteak ohar batean.

Bilboko San Frantzisko auzoko artxibo irudia
Bilboko San Frantzisko auzoko artxibo irudia
Bilboko San Frantzisko auzoko artxibo irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Fran Auzokideak elkarteak ohar baten bidez, alarma egoera ezarri zenetik, kalean jendetza biltzen dela salatu du.

Elkarteak "eskerrak" eman dizkie poliziei kalean egindako lanengatik, Bilboko San Frantzisko auzoan koronabirusa zabaltzea saihesteko neurriak "betearazten" ari direlako, kalean "elkarretaratzeak" galaraziz.

Hori dela eta, Udaltzaingoa eta Ertzaintza "elkarretaratze horiek saihesteko eta herritar guztiak etxean egotea bermatzeko" lanean aritu direla azpimarratu dute.

Elkarteak azaldu duenez, kalean jendea biltzeak, auzoko bizilagunak beldurtzen ditu, batez ere, "oinarrizko erosketak egiterakoan edo zaborra botatzerako orduan". Hori dela eta, "auzoa zaintzea eta bertako biztanle guztien osasuna bermatzen jarraitzea" eskatu dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa