Gizartea -

Koronabirusa

Espainiako Gobernuko presidenteorde Carmen Calvok positibo eman du koronabirusagatik

Klinika batean dago igandetik, eta bilakaera ona ari da izaten.

Carmen Calvo, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Carmen Calvo
Carmen Calvo, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko presidenteorde Carmen Calvok positibo eman du koronabirusagatik, egin dioten azken testean, Gobernuaren iturriek asteazken honetan jakinarazi dutenez.

Espainiar presidenteordeari hainbat proba egin dizkiote azken egunotan, emaitza negatiboa emanda; azken proban ere eman zuen negatibo, baina datuak behin-behinekoak ziren, eta, horregatik, errepikatu egin diote.

Iturrien arabera, Carmen Calvoren osasun-egoera bilakaera ona ari da izaten. Igandetik dago klinika batean, bakartuta eta koarentenan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Alderdi Sozialista Espainiako Gobernua Espainia bideoak Gaixotasunak albisteak Gizartea Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur