Gizartea -

GARRAIO PUBLIKOA

Lurraldebusek % 54 murriztu ditu bere zerbitzuak, ospitaleetako lineak izan ezik

Ospitaleekin komunikatzen diren lineetan zerbitzua % 100ean mantenduko da, larunbatak eta jaiegunak barne.

Lurraldebus. Artxiboko irudia.
Lurraldebus
Lurraldebus. Artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurraldebusek batez beste % 54 murriztuko ditu bere zerbitzuak asteazken honetatik aurrera, ospitaleekin komunikatzen diren lineetan izan ezik, horiek % 100ean mantenduko baitira, larunbatak eta jaiegunak barne.

Gipuzkoako Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako sailak Garraio Ministerioaren agindu berriaren ondorioz hartu du erabakia, eta EAEko Garraio Agintaritzan adostutako neurriekin "bat eginez".

Ohar baten bidez, "lanerako eta oinarrizko zerbitzuetarako sarbiderako mugikortasuna" bermatuta dagoela, eta bidaiarien arteko "bereizketa handiena" ziurtatzeko, ezarritako edukiera berria osatzen duten ibilbideak indartuko direla ziurtatu du foru erakundeak.

Lurraldeko ospitaleetan geltokiak dituzten lineek igandeetan, jaiegunetan eta lanegunetan eskaintza bera izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Lurraldebus Donostia Unibertsitate Ospitalea Garraio publikoa Koronabirusa