Gizartea -

Oporren hasiera

Loiuko aireportuak 48.000 bidaiari hartu ditu asteburu honetan

Uztailaren 30etik abuztuaren 1era arte, 357 hegaldi programatu zituen aireportu bizkaitarrak. Egunik jendetsuena asteartea izango omen da, 130 hegaldiarekin, iaz baino % 14,9 bidaiari gehiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loiuko aireportuak (Bizkaia) 48.267 bidaiari erregistratu ditu asteburu honetan, uztaileko azken asteburua eta abuztuaren lehenengo egunaren artean. Guztira, 357 hegaldi programatu zituen.

Aenak jakitera eman duenez, larunbatean 101 hegaldi izan ziren (13.570 jesarlekuekin); igandean, berriz, 127 hegaldi (17.495 jesarlekuekin); astelehen honetarako 129 hegaldi aurreikusi dituzte (17.202 jesarlekuekin).

Abuztuaren lehenengo egun hauetan bidaiari kopuruaren hazkunde nabarmena emango da, asteartean, bereziki. Horrela, astearte honetarako 130 hegaldi aurreikusi dituzte, % 14,9 bidaiari gehiago, 2010ko egun berdinarekin alderatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea