Gizartea -
Gertakaria
Haur bat hil da Bartzelonan, teilatu batetik erorita
Dirudienez, eraikinaren barruko patiora sartu da umea, 7 urteko arrebarekin batera, sabai leihoa erori egin da, eta biak laugarren pisutik behera jausi dira. Neska larri zauritu da.
Erredakzioa
Ume bat hil eta beste bat larri zauritu da, astelehen gauean, teilatu batean jolasten ari zirela sabai leihoa erori egin denean, San Roc auzoko (Badalona) etxe batean, Esquadra Mossoek jakitera eman dutenez.
Polizia autonomikoaren arabera, umea eraikinaren barruko patiora joan zen, 7 urteko arrebarekin batera, sabai leihoa erosi egin zen, eta, horrekin batera, biak jausi egin ziren.
Neskatila larri zaurituta dago, eta Bartzelonako Vall d''Hebron ospitalera eraman dute. Ikerketa bat abiatu dute gertakariaren nondik norakoak argitzeko.