Gizartea -

Koronabirusa

Norberaren babeserako ekipamendua eskatu dute berriro ELAk eta LABek, Nafarroan

Bi sindikatuek epaitegietara joko dutela adierazi dute gizarte eta osasun zentroetako langileentzat babeserako ekipamendu gehiago lortzen ez badituzte.

Osasun langile batzuk, anbulantzia bat prestatzen. Argazkia: Efe.
Osasun langile batzuk, anbulantzia bat prestatzen
Osasun langile batzuk, anbulantzia bat prestatzen. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA eta LAB sindikatuek berriro eskatu dituzte osasun eta gizarte zentroetako eta anbulantzietako langileentzako babes ekipamenduak, eta iristen ez badira, epaitegietara joko dutela azpimarratu dute.

ELAk komunikatu batean aditzera eman duenez, Nafarroako langileek babeserako behar dituzten ekipamenduak jasotzen ez badituzte, administrazioaren erantzukizuna exijituko du epaitegietan.  

Koronabisuren krisia hasi zenetik osasun eta gizarte zentroetan ari diren langileentzako ekipamendua behin eta berriro eskatu dutela azpimarratu du ELAk, langile horiek "arrisku handian" daudelako eta gaixoak ere babestu behar dituztelako. Baina "erakundeek aurreikuspen eskasa dutela erakutsi dute, nahikoak ez diren protokoloak ezarriz". Protokolo horiek material eskasia dagoenerako pentsatuta daudela esan dute, eta ez osasuna zaindu eta COVID-19aren hedapena gelditzeko. Ondorioz, egoera “oso larria” dela diote, "ondorio oso larriekin".  

Halaber, ELAk anbulantzietako langileen egoera salatu du. Anbulantziak Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuak azpikontratatutako zerbitzua da, eta langile horien lan baldintzak babesteko eskatzen dio gobernuari, langileei behar dituzten segurtasun neurriak eta atsedenak aplikatzeko.

"Profesionalak uniforme osoak falta direla salatzen ari dira, baita anbulantzia babesteko eta estalkia aldatzeko plastikoa, babeserako pantailak, pazienteentzako maskarak ere". "Nafarroako Gobernua da anbulantziek beharrezkoa duten guztia edukitzea bermatu behar duen erakundea", azpimarratu du ELAk.

Probak egitearen garrantzia

ELArentzat lehentasunezkoa da langileei koronabirusa antzemateko  probak egitea sintomak edukitzeari itxaron gabe. Langileak birusarekin kontaktu zuzenean daude eta kutsatuta egon daitezke horretaz jakitun egon gabe, inguruko pertsonak kutsatuz.

LABek, berriz, prentsa oharra atera du arreta eta osasun langileak oinarrizko zerbitzuak direla gogora ekartzeko, eta bestelako langile batzuk ere, baina ez denak, oinarrizkoak izan daitekeela adierazteko. Kasu horietan, "langileak inolako arrazoirik gabe arriskuan jartzen ari direla" salatu du sindikatuak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Eusko Langileen Alkartasuna LAB albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Nafarroako Osasun Zerbitzua