Gizartea -

Koronabirusa

Ez, euskal ospitaleek ez dituzte urpekaritza maskara gehiago behar

Osasun zentro batzuk mota honetako maskarak eskatzeko deia egin zuten, arrakasta itzela izan du, eta ospitaleek gai honegatik ez deitzeko eskatu behar izan dute.

Barakaldoko Gurutzetako Ospitalea. Argazkia: EFE
Gurutzetako Ospitalea. Argazkia: EFE
Barakaldoko Gurutzetako Ospitalea. Argazkia: EFE

EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal ospitaleek ez dituzte urpekaritza maskara gehiago behar. Horixe da larunbat honetan, martxoaren 28an, Gurutzetako Ospitaleak (Barakaldo) bota duen mezua.

Erabiltzaile asko gurekin kontaktuan jarri dira 600 900 454 zenbakian, EiTBk koronabuloak gelditzeko eta hauen presentzia antzemateko duen WhatsApp zenbakian, gaiari buruz galdetzeko. Gaia argitzen lagundu digu VostEuskadi Boluntarioen Elkarteak, beti EiTBrekin harremanetan dagoelarik buloak gelditzea helburu duen ekimenean.

Gurutzetako Ospitalearen Twitter kontuaren bitartez, hauxe azaldu du Osakidetzak: "Ospitale batzuk urpekaritza maskarak emateko deia egin zien herritarrei laborategian FROGAK egin ahal izateko, eta ikusteko etorkizunean koronabirusak eragindako arnas arazoak konpontzeko arnasgailu bezala erabili ahal diren. Momentuz, ez ditugu maskara gehiago behar".

Behin maskaren eskaera asebeteta, "Gurutzetako Ospitalera telefonoz ez deitzeko" eskatzen da. Telefonoak beharrizana dutenentzat libre uztea eskatu ostean, Osakidetzak esker ona adierazi nahi izan die euskal herritarrei, eta gaineratu du momentuz ez direla urpekaritza maskara gehiago behar.

Donostian ere ez deitzeko eskaera egin dute

Donostiako Ertzaintzaren komisariatik eitb.eus-i baieztatu diotenez, ekimena Donostia Ospitaleak egin zien eskaerarekin hasi zen, eta hainbesteko arrakasta izan du, Donostia Ospitaleak behar zituen maskaren kopurua ase egin dela.

Ekimenaren arrakastaren eraginez, komisaria honetako telefonoak ito egin dira. Ertzaintzak esker ona adierazi die herritarrei "azaldu duten borondate eta elkartasuna handia" izan baita. Horrelako urpekaritza maskarak dituen jendeak, etxean gordeta edukitzen jarraitzeko gomendatu du Ertzaintzak, baina ez dezatela deitu horren berri emateko.

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Ertzaintza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Albiste faltsuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Maskarak