Gizartea -
Elkarrizketa Radio Vitorian
Osakidetzako zuzendariak ez du SATSEren jarrera ulertzen
PPren eta UpyDren aburuz, Osakidetzako lan-eskaintza publiko berrian euskarari emandako balioa "gehiegizkoa" da.
Erredakzioa
Julian Perez Gil Osakidetzako zuzendariak adierazi du ez dituela ulertzen SATSE erizainen sindikatuak lan-eskaintza publikoaren inguruan egin dituen kritikak eta Osakidetzak sindikatuekin dituen akordioak betetzen dituela ziurtatu du Perez Gilek.
Pérez Gilek Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean azpimarratu du, guztiak kexak formalak direla eta Euskal Autonomia Erkidegoan gauzak ondo doazen seinale dela hori. "Lan-eskaintza publiko batetaz hitzegiten ez bagina ari, alternatiba enplegua erregulatzeko expediente batetaz edo zentroen itxieraz hitzegitea litzateke, eta hori ez da gertatzen hemen", azaldu du.
Euskarari emandako balioak jasotako kritiken inguruan, berriz, osakidetzako zuzendariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak legea bete duela, 2007ko lege dekretua jarraitu duela hain zuzen.
PPren eta UPyDren kritikak
Osakidetzaren lan-eskaintzan euskarari emandako balioa "gehiegizkoa" dela salatu dute PPk eta UPyDk.
Bi alderdi horien aburuz, lan-eskaintza publiko berrian euskarari emandako balioa, formakuntza edo esperientzia bezalako merituekin alderatuta, "gehiegizkoa" da.
Hala, Patxi Lopezen Gobernuari hizkuntza politika eta abertzaleek aurretik egindako "gehiegikeriak" aldatzeko "ausardiarik eza" leporatu diote.
Laura Garrido, alderdi popularraren osasun saileko bozeramailearen arabera, euskerari emandako puntuazioak "gehiegizkoa" izaten jarraitzen du, funtzionario batek plaza bat lortzeko garaian "erabakigarria" izateraino.
"Curriculum eta lan-esperientzia ona duten profesionalekiko diskriminazioa" sortzen duela adierazi du Garridok. Euskara neurriz kanpo balioztatzeak "behar handiko testuinguruan profesionalen ihesa" ekarriko duela erantsi du.