Gizartea -
Salaketak
Foruzaingoak hiru pertsona salatu ditu Burlatan, gauez etxe-aldaketa bat egiteagatik
Atxilotuetako bati beste salaketa bat jarri diote drogak edukitzeagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Foruzaingoak hiru pertsona salatu ditu gaur gauean, etxe-aldaketa bat gauzatzeagatik.
Foruzaingoak Twitterren azaldutakoaren arabera, Burlatan gertatu da, eta atxilotuetako bati beste salaketa bat jarri diote droga delitu batengatik; drogak izateagatik, hain zuzen.
Gainera, Foruzaingoak laugarren aldiz salatu du Villatuertako bizilagun bat, desobedientzia delitu bat egotzi diote azkenik, alarma-egoeraren neurriak ez betetzeagatik. Gizonak bere jarduera justifikatzen saiatu da "amaginarreba bisitatu" behar zuela adieraziz.