Gizartea -
Lutxana kalean
Karbono dioxidoa xurgatzeko baldosak jarri dituzte Bilboko kale batean
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak Lutxana kalea inauguratu du astearte honetan, 477,000 euro inbertitu ostean. Oinezkoentzako egokitze lanak egin dituzte.
Bilboko Udalak, erdialdeko kale batean, karbono dioxidoa "xurgatzeko" baldosa ekologikoak jarri ditu. Honez gain, kalea oinezkoentzat bakarrik izango da hemendik aurrera.
Espainiako hiri batean jasangarritasuna lortzeko ezartzen den lehenengo sistema da.
Azkunak Bilboko Lutxana kalea inauguratu du 477,000 euro inbertitu ostean. Era berean, oinezkoentzako egokitze lanak egin dituzte. Hiriburuaren erdialdean, 800 metro karratuko oinezkoentzako eremu bat egongo da (150 luzeeran eta 12 zabaleran).
Kalea oinezkoentzako egokitzeko asmotan, zoladura berezia erabili du Bilboko Udalak, karbono dioxidoa xurgatzen duen zoladura, hain zuzen ere. Era horretan, zoladura horren metro karratu bakoitzak 5.000 metro kubiko aire garbituko ditu 12-15 urtetan.
Baldosen diseinua eta gogortasuna Bilboko ohiko baldosen berdina da, baina ezberdintasun bat dago, azken horiek ''GeoSilexa'' dute eta horregatik xurgatzen dute CO2a. Baldosak karbono dioxidoarekin kontaktuan jartzean gogortu egiten dira pisu gehiago hartuz, bolumenik ez dute aldatzen ordea.
Kalean argidun puntu eta eserleku gehiago jarri dituzte, horretarako 477.000 euro inguruko inbertsioa egin dutelarik.