Gizartea -

Trafiko-istripua

Motorzale bat larri zauritu da errepidetik atera ostean, Bilbon

Motor-gidaria BI-636 errepidetik atera da, Balmasedako noranzkoan, Kastrexanako auzoaren parean. Anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman du biktima.

Istripua izan duen motorraren irudia. Argazkia: EITB
Istripua izan duen motorraren irudia. Argazkia: EITB
Istripua izan duen motorraren irudia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale batek zauri larriak izan ditu astearte honetan Honda SH 300 motorrarekin galtzadatik atera ostean, BI-636 errepidean, Balmasedako noranzkoan, Kastrexanako auzoaren parean, Bilbon (Bizkaia).

Istripua 13:00ak aldera jazo da eta biktima, 52 urteko gizonezko bat, Gurutzetako ospitalera eman dute. Ezbeharrak auto-ilarak eragin ditu, BI-636 errepideko errail bat itxi dute ibilgailua eta istripuaren arrastoak bertatik kentzeko. 14:30ean erraila ireki dute berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea