Itxi

2020/03/30

20:18

Gizartea

Kazetaritza

Antonio Alvarez-Solis kazetaria zendu da, 90 urte zituela

Agentziak | Erredakzioa

Ibilbide oparoa izan du, eta kolaboratzaile izan da ETBko eta Radio Euskadiko hainbat saiotan.

0:30
Antonio Alvarez-Solis
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Antonio Alvarez Solis ibilbide luzeko kazetari eta EiTBko kolaboratzailea hil da, 90 urte zituela, Gara eta Deia egunkariek jakinarazi dutenez.

Madrildarra jaiotzez eta asturiarra adopzioz, Alvarezek Zuzenbidea ikasi zuen Bartzelonan eta Santiago de Compostelan, eta La Vanguardia egunkarian hasi zuen bere kazetaritza ibilbidea; han erredaktore nagusi izatera iritsi zen.

Interviú aldizkaria sortu zuen, eta horren zuzendari izan zen. Zeta Taldeko argitalpen-kontseilari gisa, El Periódico egunkariaren sorreran parte hartu zuen. TVE, RNE, Cope, Onda Cero, Radio Miramar, Ser, ETB eta Radio Euskadiko tertulietan kolaboratzailea izan da hainbat urtez, baita Gara eta Deia egunkarietako zutabegilea ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;