Gizartea -
Gasteizko jaiak
Andre Maria Zuriaren jaiak hasiko dira, Zeledon jaitsita
eitb.com-ek zuzenean emango zu Zeledonen jaitsiera.
Erredakzioa
Javier Maroto Gasteizko alkateak bota eta aterkia eman zizkion Zeledoni, atzo. Gaur, osteguna, 2011ko Andre Maria Zuriaren Jaiak hasiko dira. Gasteizko festa ospetsuenak dira.
Abuztuaren 4an, 18:00etan hasi, eta hilaren 9an, 24:00etan, amaituko dira.
Jaiak txupinazoarekin eta Zeledonen jaitsierarekin hasiko dira, Andre Maria Zuriaren plazan. Milaka gasteiztarrek harrera emango diote Zeledoni, puruak errez eta cava botilei kortxoa kenduz. eitb.com-ek zuzenean emango du Zeledonen jaitsiera.
Abuztuaren 7a, Zeledon Txikiren eguna, oso berezia izan ohi da umeentzat eta adinekoentzat.
Besteak beste, Ken Zazpi, Jarabe de Palo, Carlos Baute eta Maldita Nerearen kontzertuak ikusteko aukera izango da.
Gainera, Andre Maria Zuriaren esku pilota Txapelketa larunbatean, abuztuaren 5ean, hasiko da, eta hilaren 9an amaituko da. Beti bezala, Ogeta frontoian jokatuko dituzte partidak.