Gizartea -

KORONABIRUSA

Gaixoen lekualdaketa erkidegoekin adostuko da, hala behar denean

Osasun Ministerioak ez du "inolaz ere" baztertzen gaixoak erkidego batetik bestera eramatea, zainketa berezien unitateak dauden egoerari aurre egiteko.

IFEMAren kanpainako ospitalean martxan jarriko den zainketa berezien unitatea. Argazkia: EFE
IFEMAren kanpainako ospitalean martxan jarriko den zainketa berezien unitatea
IFEMAren kanpainako ospitalean martxan jarriko den zainketa berezien unitatea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Ministerioak astearte honetan berretsi duenez, ez dute "inolaz ere" baztertzen gaixoak erkidego batetik bestera lekualdatzea zainketa berezien unitateen presioa murrizteko, baina zehaztu du erkidegoekin adostuta egingo dela, bakoitzak bere beharrak agertzen dituenean.

Maria Jose Sierra Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko eta Osasun Zentroko arloburuak ziurtatu duenez, gaur egun zainketa berezien unitateen egoera "kezka handia" da Ministerioarentzat.

Unitate horietan presioa jaistea Espainiako Gobernuak asteburuan hartutako "ezohiko" neurrien helburuetako bat dela azpimarratu du, besteak beste, funtsezkoa ez den jarduera ekonomikoa bertan behera uztea.

Datuen arabera, 5.607 gaixo daude zainketa berezien unitatean, bezperan baino 376 gehiago.

Erkidegoen beharrak ikusi beharko direla nabarmendu du Sierrak, eta gogorarazi du dagoeneko osasun materiala eraman dutela batetik bestera, bereziki arnasgailuak.

Halaber, berretsi du gaixoen lekualdatzea aztertu dela, baina beti izango dela autonomiekin adostuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa