Gizartea -

Zirkulazio-istripua

Bi gizon hil dira Baionan, furgonetarekin Aturri ibaira erorita

Hildakoek 44 eta 65 urte zituzten. Ikertzen ari dira zergatik, ibilgailuaren gidariak kontrola galdu du, Saint-Frederic zubian, eta uretara jausi dira.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 eta 65 urteko bi gizon hil dira astearte arratsaldean Baionan, zihoazen furgoneta Aturri ibaira erorita, Sud Ouest egunkariak bere web orrian jakinarazi duenez.

Ikertzen ari dira zergatik, ibilgailuaren gidariak kontrola galdu du, Saint-Frederic zubian zeudela, eta uretara jausi dira.

Ezbeharra 17:30 aldera jazo da. Gorpuak 19:00ak baino lehen topatu dituzte, ibaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Iparraldea bideoak Baiona Gizartea Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Donostian Eguneko albisteak Albisteak Lapurdi Trafiko-istripu hilgarriak