Gizartea -

Getxo

Gorpu bat topatu dute uretan Algortako Portu Zaharrean

Hilotzak ez zuen kriminalitate-zantzurik, eta ostiral honetako 14:30 aldera aurkitu dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko baten gorpua topatu dute uretan Algortako Portu Zaharrean, Getxon, ostiral honetan. Hilotzak ez zuen kriminalitate-zantzurik.

Segurtasun Sailak Europa Pressi jakinarazi dionez, gorpua partikular batek aurkitu du, 14:30 aldera, eta Ertzaintzari deitu dio.

Hilotza identifikatu gabe dago, eta autopsia egingo diote, heriotza zergatik gertatu den zehazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo bideoak Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak