Gizartea -
Madrilen
20 zauritu, 'suminduen' eta poliziaren arteko liskarretan
Istiluak izan dira bart Barne Ministerioaren atarian eta agenteek lau gazte atxilotu dituzte. M-15 mugimenduko kideak, berriro Solera itzultzen saiatuko dira gaur, manifestazioa deitu dute.
Erredakzioa
Madrilgo Barne ministerioaren atarian istiluak izan dira bart, ''Suminduen'' talde bat bertan bildu da protesta egiteko eta manifestarien eta agenteen artean sortutako liskarren ondorioz 20 pertsona zauritu dira, horietatik zazpi segurtasun indarretarko agenteak dira.
Soleko ''suminduen'' webgunearen arabera, Barne Ministerioaren atarian "Islandiara bidean goaz" zioen kartel bat jarri eta gero egin dute Poliziaren agenteek manifestarien aurka. M-15 mugimenduak ziurtatu du ez zela bestelako probokaziorik izan.
Puerta del Solerako bidea itxi zien atzo Poliziak "suminduei", ondorioz 15-M mugimenduko kideek Madril erdigunea, besteak beste Madrileko Gran Via kalea itxi zuten.
Gaueko 23:00 aldera, berriz, Barne Ministerioaren atarian bildu dira mila bat pertsona eta han jazo dira istilu gogorrenak.
Solera bidean berriro
Suminduak kalera irtengo dira gaur ere, Puerta del Solera iristeko asmoz. Horrez gain, goizaldean Jacinto Benavente plazan egin duten batzarran arratsaldeko 20:00 aldera Atotxan hasi eta Barne Ministerioraino joango den manifestazioa deitzea erabaki dute.