Gizartea -
Alerta
Bilboko itsasadarraren inguruan kontuz ibiltzeko eskatu dute, marea biziak direla eta
Itsasadarreko urak gainezka egin dezake Deustuko eta Zorrotzaurreko ibaiertzetan.
eitb.eus
Asteazken, ostegun eta ostiralean, apirilak 8, 9 eta 10ean, marea biziak izango direla-eta Bilboko Udalak kontuz ibiltzeko gomendioa eman du.
Itsasgoran, marea biziekin batera, itsasadarreko urak Deustuko erriberan eta Zorrotzaurreko erriberan gora egin dezake.
Aurreikuspenen arabera, ondorio gutxi izango ditu eta batez ere goizaldean igarriko dira ondoriook. Hori dela eta, Udalak saneamendu-kamioi bat mobilizatuko du, behar izanez gero laguntzeko.
Asteazkenean itsasgora 04:45etik 06:15era eta 17:15etik 18:45era izango da. Ostegunean, 05:30etik 07:00etara eta 17:45etik 19:15era. Ostiralean, berriz, 06:15etik 07:45era izango da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea