Gizartea -

Euskara

EuskarAbentura uztailetik abuztura atzeratu dute

"Egoera orokorrak baimentzen badu eta osasun baldintzak bermatzerik badago" egingo da abuztuan.

EuskarAbentura 2019. Argazkia: EiTB
EuskarAbentura 2019. Argazkia: EiTB
EuskarAbentura 2019. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EuskarAbenturak iragarri du uztailean egitekoa zen espedizioa abuztura atzeratu dutela koronabirusarengatik.

Euskal Herria ezagutzeko 16-17 urteko gaztetxoentzako hilabeteko ibilaldia antolatzen du EuskarAbenturak, eta berez uztailaren 1ean abiatu behar ziren, baina COVID-19a dela eta, oraingoz abuztura atzeratzea erabaki dute.

"Egoera orokorrak baimentzen badu eta osasun baldintzak bermatzerik badago, Euskarabentura Espedizioa 2020 abuztura atzeratuko da", azaldu dute.

Bestalde, jakinarazi dute maiatzaren 31n argitaratuko dutela hautatuen zerrenda eta informazio gehiago.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba Iparraldea argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak EuskarAbentura albisteak Uda COVID kasuak Udako kanpamentuak azken ordukoa Gazteak albisteak