Gizartea -
Bilboko jaietan
Marijaiaren panpinak salduko dituzte, emakumeen eskubideak babesteko
Metro Bilbaok 10.000 panpina jarriko ditu salgai datorren asteazkenetik abuztuaren 25era arte. Bi euroren truke erosi ahal izango dira.
Erredakzioa
Metro Bilbaok 10.000 panpina salgai jarriko ditu datorren asteazkenetik abuztuaren 25era arte, bi euroko prezio "sinboliko" baten truke, emakumeen eskubideen defentsan laguntzeko. Bildutako diru-kopurua egoera zailean dauden emakumeen alde lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeei zuzenduko diote.
Loly de Juan Bizkaiko hiri treneko presidenteak jakitera eman duenez, Metro Bilbaok San Inazion eta Alde Zaharrean dituen bezeroaren arretarako guneetan erosi ahal izango dira panpinak, baita El Correo egunkariaren dendan ere, ekimen horretan parte hartzen baitu horrek ere. Ordutegia astelehenetik ostiralera, 8:30etik 15:00era izango da.
Loly de Juanek nabarmendu duenez, "ekintza hau Metro Bilbaok emakumeen kolektiboarekin duen konpromisoa da, orain arte burututako ekimenen inguruan markatuz joan garen bezala". Uztaileko Metro Berri-a emakumeen gaiei zuzenduta dago, maiatzaren 23an erakundeak berdintasunaren ikurra jaso baitzuen Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioan".