Gizartea -
Gertaera
Hiru etxebizitza hustu dituzte Abartzuzan, zauriturik gabeko sute baten ondorioz
Sutea etxebizitza bateko sukaldean hasi zen, atzo, osteguna, eta lehen solairuko gela bat hartu zuen, bertan zeuden armairu eta gauza guztiak errez.
Agentziak | Erredakzioa
Lizarrako suhiltzaileek Artzuzako etxe baten egoera aztertuko dute gaur, ostirala, atzo bertan sute bat egon eta ondoan dauden beste bi etxebizitza hustu ostean. Suteak ez zuen inor zauritu.
Nafarroako Gobernuak aditzera eman duenez, ostegunean, 16:05ak aldera, SOS Nafarroako 112 zenbakian dei bat jaso zuten Abartzuzako Jardin kaleko 10. Zenbakian sute bat zegoela ohartaraziz. Lizarrako suhiltzaileak bertara bidali zituzten.
Sutea sutegiko tximinian hasi eta lehen solairuko gela batera zabaldu zen. Gela eta bertan zegoen guztia, guztiz erre zituan suak.
Suhiltzaileak iritsi zirenean, sutearen bi puntu nagusiak identifikatu zituzten: sutegiaren atzean zegoen egurtegia eta barrualdeko patioan zegoen biltegia, material erregaiez betetakoa.
Suhiltzaileek bi puntu horiek kontrolatzeari ekin zioten eta sua ondoko bi etxebizitzetara zabaltzea ekidin zuten. Guardia Zibilak bi etxe horiek hustu zituzten suhiltzaileen sarjentuaren eskaerari jarraituz. Hirugarren etxebizitza bat ere hustu zuten.
Ikerketa, Guardia Zibilaren esku
Suhiltzaileek 20:00aldera bukatutzat eman zuten sutea itzaltzeko lana eta hustutako hiru etxebizitzak berrikusi zituzten. Sutea berriro pizteko aukerarik eta gas erregairik (karbono monoxidoa, CO) ez zegoela konproobatu zuten.
Guardia Zibilak bere gain hartu du ikerketaren ardura. Sutea itzaltzeko lanetan Salbamendurako Txakurren Taldearen laguntza izan zuten.