Gizartea -
15M Mugimendua
100 sumindu inguruk protesta egin du Bilbon, lapikoak astinduz
Manifestazio zaratatsua hiruguneko kaleetatik igaro da jai giroan eta "Zer gehiago behar duzu kalera ateratzeko?" lelopean.
Erredakzioa
Ehun pertsona inguruk, gazteak gehienak, protesta egin dute Bilbon, lapikoak astinduz, 15M Mugimenduak deitutako manifestazioan.
Protesta 17:00etan hasi da, Casilla plazan. Han 100 pertsona inguru bildu dira lapiko, tronpeta eta txilibituekin.
Manifestazio zaratatsua hiruguneko kaleetatik igaro da jai giroan –hainbat pertsona mozorrotuta joan dira- eta bi pankarta eraman dituzte. Batean "Zer gehiago behar duzu kalera ateratzeko?" leloa zeramaten eta bestean "15-M. Ez egin bankuei lapurretan, ez baitute areriorik nahi".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea