Gizartea -
Gizon bat jotzea leporatuta
Narkotrafikatzaile talde bat desegin dute, Cadizen
Poliziak 30-36 urteko bederatzi pertsona eta 53 urteko pertsona bat atxilotu ditu. Lau preso hartu dituzte eta sei aske geratu dira, kargupean.
Erredakzioa
Guardia Zibileko agenteek narkotrafikatzaileen organizazio bat desegin dute, Cadizen, hamar pertsona atxilotuta. Lau orduz pertsona bat galdutako haxixa non zegoen jakiteko torturatzea leporatzen diete.
Institutu Armatuak komunikatu batean adierazi duenez, ''Toante'' izeneko operazioan, 571 kilogramo haxix, bederatzi auto, motozikleta bat, zazpi itsasontzi, 29 telefono mugikor, bi GPS eta benetako munizioa erabili ahal izateko manipulatuta zegoen errebolber lehergarri bat atzeman dituzte.
Poliziek hamar pertsona atxilotu dituzte; guztiek 30 eta 36 urte artean zituzten, 53ko batek izan ezik. Lau preso hartu dituzte eta sei aske geratu dira, kargupean.