Gizartea -

Trafiko istripua

Zarautz-Zumaia trenbidea berriro ireki dute atzoko istripuaren ostean

Astelehen eguerdian kamioi bat errepidetik atera eta trenbidera erori zen. Gidaria, Getariakoa, hil egin zen eta trenen joan-etorriak eten egin behar izan zituzten egun osoan.

Kamioia AP-8tik atera eta trenbidera erori da. Argazkia: EITB.
Kamioia AP-8tik atera eta trenbidera erori da. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumaia eta Zarautz arteko tren zerbitzua berriro martxan jarri dute goizeko lehen orduan, atzo izandako istripuaren ondorioz etenda egon ondoren.

Atyzo arratsaldeko lehen orduan kamioi bat errepidetik atera eta trenbidera erori zen. Gidaria, Getariako auzokidea, hil egin zen.&' || 'nbsp; AP-8 autobidetik zihoan, Herrizaingo Sailak jakitera emandakoaren arabera.&' || 'nbsp;

Istripua arratsaldeko 13:45 aldera jazo zen. Antza, trailerra bidetik irten eta trenbidera jausi zen.

Donostia eta Bilbo arteko ibilbidea egiten duten trenen joan-etorria eten egin zuten. A-8an, berriz, Bilborako norantzan auto ilarak sortu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea