Gizartea -

Lan gatazka

Alemaniako aire kontrolatzaileek bertan behera utzi dute gaurko greba

GFK sindikatuak negoziaketei heltzea erabaki du aire kontrolatzaileen gatazka bideratzeko bitartekari bat izendatu eta gero.

Bidaiariak Duesseldorfeko (Alemania) aireportuan. Argazkia: EFE
Bidaiariak Duesseldorfeko (Alemania) aireportuan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako aire kontrolatzaileek gaur goizeko 06:00 eta 12:00 aldera deitu zuten lanuztea bertan behera uztea erabaki dute, lan gatazka bideratzeko bitartekari bat izendatu ostean.

Alemaniako Justiziak, 24 ordu eskas lehenago deitutako greba onartu zuen atzo.

GFK sindikatuko langileek datozen lau asteetan ezin izango dute grebarik egin. Volker Rieble abokatua izendatu dute lan gatazkako negoziaketetan bitartekari aritzeko. Orain, bi asteko epean egutegi bat finkatu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea