Gizartea -
Villacañasen
Hiru pertsona hil dira Toledoko feriako atrakzio bat askatu ostean
Gertakizuna 04:00etan eman da. Hiru pertsona hil dira eta 16 urteko neska bat larri zaurituta dago.
Erredakzioa
Hiru pertsona hil dira gaur goizean Villacañaseko (Toledo) festetan, feriako atrakzio bat askatu eta airean irten ondoren.
Larrialdi zerbitzuetatik esan dutenez, gertakizuna 04:00etan izan da. Hiru pertsona hil dira eta beste bat larri zauritu da.
Javier Corrochano Gobernuko probintziako ordezkariordeak adierazi duenez, hildako hiru gazteak Errumaniakoak dira, eta larri zauritutako gaztea 16 urteko emakumea da. Toledoko ospitalera eraman behar izan dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea