Gizartea -

Data, zehaztu gabe

Euskal Eskola Publikoaren jaia atzeratu dute

Ekainaren 7an zen egitekoa ospakizuna, Bastidan. Egungo egoera argitzen denean” jakinaraziko dute data berria.

"Hazitik gora" lelopean ospatuko dute jaia. Argazkia: EHIGE.
"Hazitik gora", jaiaren leloa
"Hazitik gora" lelopean ospatuko dute jaia. Argazkia: EHIGE.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainaren 7an Bastidan “Hazitik gora!” lelopean egitekoa zen Euskal Eskola Publikoaren 29. jaia atzeratu egingo dute. “Egun bizi dugun egoera argitzen den heinean jakinaraziko dugu data berria”, antolatzaileek ohar batean iragarri dutenez.

Arabako Errioxako ikastetxe publiko guztiak ari dira parte hartzen jaiaren antolaketan, Bastida, Eltziego, Lantziego, Oion eta Laguardiakoek.

“Hazitik gora!” da 29. edizioaren leloa, eta ikastetxeok “bizi duten transformazio prozesua” aitortu nahi dute, “ikasleen beharretan oinarritutako irakaskuntza euskalduna eta kalitatezkoa eskaintzeko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Eskola Publikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bastida